viernes, 6 de septiembre de 2013

TESTULIBURUA

Pasadan ikasturtearen bukaeran, maiatza aldean, nire laguna den Amaia Gutierrez nirekin kontaktuan jarri zen ondorengo proposamena egiteko:

- Bizkaiko ikastolen elkartea (B.I.E.) interesatuta gaude zure korrikako esperientziak edo abenturak ikasleei ezagutarazten emateko. Honetarako, bizi izan dituzun esperientzi ezberdinak DBHko (derrigorrezko bigarren hezkuntzako) Geologiako testuliburuan isladatzea pentsa dugu.Gustatzen zaizu ideia? Arazorik edukiko zenuke zure argazki batzuk erabiltzea liburu honetarako? – komentatu zidan Amaiak.


Nik ez nuen honelakorik espero. Harrituta gelditu nintzen. Baietz erantzun nion, noski. Heziketa zentru batzutan eman izan ditut hitzalditxoak, Sahara, Alpeak, Amazonia eta Antartidako gora-beheren gainean baina hortik testuliburuetan agertzera… badago aldea.


Egia esan, interesgarria iruditzen zait gure gazteek munduko ekosistema ezberdinak ezagutzea, inguru bakoitzaren ezaugarriak, edertasunak, arriskuak… eta nola moldatu behar den gizakia, belaunaldiz belaunaldi, leku berezi hauetan aurrera egiteko. 

Etorkizuna gure ume eta gazteen esku dago. Ea gai diren (espero dut baietz) nire belaunaldikoek eta aurrekoek naturarekiko azaldu dugun arduragabetasuna zuzentzeko. Naturaren aldeko erabakiak hartzeko. Aukera polita iruditu zitzaidan naturarekiko sentsibilitatea pizteko. 


Eskerrak, beraz, Amaiari eta bere lankideei nigan pentsatzeagatik.


Hona hemen orrialdeak:








No hay comentarios:

Publicar un comentario